XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.6. (53) Lanean kontsideratutako gonbinaketak hurrengoak dira: uda/goi-maila, uda/behe-maila, negua/goi-maila eta negua/behe-maila.

(54) Elektroien kasuan emaitza bera lortzen denez, ondokoa pentsa liteke: elektroi batzuk igorri bezain laster, zatitu egiten dira, bi zirrikituak batera irekitzean bi zatik lehen pantaila aldi berean zeharka dezaketelarik.

Puntu eta puntu eta komarako esan dugun bezala, bi puntuak ez dira jarriko testutik independente diren izenburu, formula edo ekuazioen atzean.

Komatxo edo parentesirik egotekotan, horien ondoren txertatuko dira bi puntuak.

Bestalde, bi puntuen erabilera berezia dugu proportzioak adieraztekoa: 5:10

3.4. PARENTESIAK, MARRAK ETA KORTXETEAK

Parentesiak perpausarekiko independentzia estrukturala duen azalpen edo komentario bat txertatzeko erabiltzen dira.

Parentesiek, gidoiek edo komek baino independentzia handiagoa adierazten dute:

(13) Nahiz eta gure ekuazioan ere erakarle kaotikoak ager daitezkeen (parametroen zenbait baliotarako noski), geuk aztertuko ditugun bi egonkortasuneko kasuetako erakarleak, ez dira kaotikoak izango, bestelako eratako erakarle arruntak baizik (muga-zikloak, adibidez).

Aipu bibliografikoen zenbakia (edo autorea) testuan txertatzeko ere, erabiltzen dira parentesiak:

(14) Izan ere, Mulinia lateralis-en kasuan baieztatu da hipotesi hori (GARTON et al., 1985).

(15) Eta horrela, C. Brettsehneider-ek (1981:227) zehaztasun hauek erantsiko lizkioke Altuberen formulazioari: delante del complejo verbal en la oración declarativa positiva.

Ez da parentesirik erabiliko beste parentesi baten barnean.

Marrak erabiltzen direneko testuinguru bat parentesien antzekoa da; hots, perpaus baten barnean, ideia independente bat isolatu nahi denean.

Normalean parentesiak baino gutxiagotan agertzen dira.

Aurretik esan dugunez, parentesiak komak eta marrak baino etenaldi markatuagoa adierazten du; horrela ba, askotan parentesiaren barnean marren artean sarturiko beste ideia independente bat ager daiteke7 Edonola, ez dirudi txertakuntz ordenaren aldaketak arazo larriegirik ekar dezakeenik eta akordioak marrak parentesien barnean jartzea eskatzen badu, ordena hori ezin manten daitekeeneko egoera bat ugari samarra da testu teknikoetan: (...).: